Jon Bilbao Katedrarako ikerlaria aukeratu dute

0

AEBetako Reno hirian kokatua dagoen University of Nevada, Renoko Center For Basque Studies egoitzan urtero edo bi urtean behin egin ohi den ikerketa egonaldiak, Jon Bilbao Katedrak alegia, badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Asier Barandiaranek aurkeztutako ikerketa proiektua izan da hautatua, eta hilabete batzuetako egonaldia egingo du ikerketa lan hori gauzatzeko.