Barakaldoko Emakume Arloak genero indarkeriaren prebentzioa sustatzen du gazteen artean

0

Barakaldoko Udalak proiektu aitzindari bat jarri du martxan, gazteenengana iristeko asmoz. Helburua, jokabide sexisten eta indarkeria matxistaren prebentzioan sakontzea. Ekimena Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren dinamikaren barruan kokatzen da, eta Espainiako Gobernuak diruz lagundu du 7.200 euroko inbertsioa eginez.UdanBai! kanpainaren barruan sartu da programa, eta astean behin gazteek indarkeria matxistari eta berdintasunari buruz egiten dituzten hausnarketak aztertuko dituzte. Pilula izena jarri diete jorratuko diren gaiei:  astelehenetan hasi eta, ostegunetan amaituko dira topaketa birtualekin, eta igandera arte jarraituko dute material osagarriekin, nahi duten gazte guztiek libreki eskuratzeko moduan.

Programarekin amaitzeko, virtualfest bat egingo da: lehiaketak, musika, photocall-ak, familiako jardueren proposamenak, eztabaidak, etab. Gazteek ondo pasatzea, hausnartzea eta modu seguruan komunikatzea nahi dugu: segurua, beren osasun fisikorako; segurua, beren gorputzarekiko harremanetarako; seguruak, adiskidetasun-, sexu- eta maitasun-harremanetan eta aniztasuna errespetatzen dutenetan.

«Batez ere sare sozialekin egingo dugu lana, gure gazteak erosoen erabiltzen diren gunea baita. Beraiekin lan egingo dugu indarkeria detektatzen sarean, hala nola, ziberjazarpen sexuala eta sexista, ziberkontrola edo LGTBIQ+ekiko ziberjazarpena  eta fobikoa», zehaztu du Rakel Olalla Barakaldoko Emakume zinegotziak.