Barakaldon eraikinak birgaitu eta igogailuak jartzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

0

Alfredo Retortillo Barakaldoko Udaleko Etxebizitza eta Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotziak jakitera eman duenez, eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da datozen hiru hilabeteetan. Laguntza horien barruan igogailuak instalatzea sartzen da, baita beste obra batzuk ere, hala nola fatxadak eraberritzea eta eraikinetako egiturazko obrak.

Dirulaguntzen zenbatekoa 20.000 eurotan handitzea erabaki du Retortillok, aurrekontua 150.000 eurotik 170.000 eurora pasaraziz.

«Laguntzen bidez, gure hiriko higiezinak modernizatzen lagundu nahi dugu, iriste-erraztasuna eta efizientzia energetikoa hobetuz. Diru laguntza horiek egongo ez balira, bizilagun askok zailtasunak izango lituzkete euren komunitatean lanak egiteko, eta kasu askotan ezinbestekoak dira eraikina egoera onean mantentzeko», gogorarazi du Alfredo Retortillok.