Bilboko Udalak 12 hitzordu kultural programatu ditu

0

BilbaoUda2020-k 12 hitzordu antolatu ditu zenbait diziplina artistikorekin, besteak beste musika, zinema eta antzerkia. Proposamen horiek guztiak tokiko kultur entitateen eta eragileen eskutik datoz.

Bilboko Udalak antolatua, #BilbaoUda2020-k aisialdiko eta kulturako 150 jarduera baino gehiago hartzen ditu barruan uda honetarako gure hirian. Proposamen hauek #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan sartzen dira. Planaren helburua da, hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioak arintzea egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren testuinguruan espazio itxietan egiten diren ekitaldi guztietan.