Miribillako kiroldegia eta Bilbao Kirolak-eko fitness aretoak bihar irekiko dira berriro

0

Miribillako kiroldegiko igerileku estaliak eta fitness aretoak bihartik aurrera irekita egongo dira.

Berrirekitze hori ekainean zehar jada egindakoei gehitu behar zaie: Artxanda, San Inazio, Zorrotza, Txurdinaga eta Errekaldeko udal-instalazioenak, hain zuzen ere. Bilbo Kirolakeko gainerako kiroldegiek -Deustu, Atxuri, Kasilla, San Mames eta Abusu-La Peña- irailean ekingo diote berriro jarduerari.

Miribillakoaz gain, uztailaren 1ean, Artxanda, Zorrotza, San Inazio, Errekalde eta Txurdinagako kiroldegietako fitness aretoak irekiko dituzte berriro, ohiko edukieraren %50era.

Igeriketa egin nahi duten erabiltzaileen eskaera handia dela eta, uztailaren 1etik aurrera, kale bakoitza bi erabiltzailek aldi berean erabili ahal izango dute; orain arte pertsona bakarra baimentzen zen. Arrazoi beragatik eta berrikuntza gisa, Bilbao Kirolak-ek barikuan, uztailak 3, irekiko ditu Txurdinagako igerileku estaliak, xx kalerekin. Igerilariek soilik erabili ahal izango dituzte; horrela, bariku horretatik aurrera, Txurdinagako kanpoko igerilekuak jolaserako baino ez dira erabiliko.

Oraingoz, abonatutako pertsonak baino ezin izango dira sartu Bilbao Kirolak-en instalazioetan. Aldez aurreko hitzordua beharrezkoa da oraindik solarium-partzelak, igeri egiteko kaleak edo pista-kirolak erabiltzeko, baina ez fitness-erako, ohiko inskripzio-sistemari eusten baitio, hilabetez hilabete.