Donostia Gazteriako bulegoak aurretiko hitzordu bidez emango du arreta presentziala

0

Donostia Gazteriako bulegoa arreta presentziala ematen ari da aurretiko hitzordua eskatuz, COVID-19 dela-eta. Horretarako, 943 48 19 09 telefonora deitu beharko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Donostia Gazteriako bulegoan nazioarteko ikasle, irakasle eta aterpekide txartelak egin daitezke. Horrez gain, haur, nerabe eta gazteekin erlazioa duen edozein gairen inguruko informazioa bilatzeko laguntza eskaintzen da.