Donostiak Costa Ricari hiri adimendun gisa duen eskarmentuaren berri emango dio

0

Sarritan egin ohi duen bezala, Donostiako Udalak, Sustapenaren bitartez, ezagutzak transferitzeko proiektu batean parte hartuko du. Zehazki, Europako hainbat hirik ekarpena egingo diote Costa Rican kokatuta dagoen metropoli bati, garraio sistema eraginkorra eta iraunkorra prestatzeko fasean dagoena.

Donostiako proiektuak, hirian bideratu diren irtenbide adimendun eta integralak azalduko ditu, hiri adimendun izateko estrategiaren barruan gauzatu direnak.