Donostiako Emakumeen Etxea ireki da

0

Donostiako Emakumeen Etxeak gaurtik aurrera ateak irekita ditu. Ordutegia 9:00etatik 14:00etarakoa izango da. Lehen arreta eta zerbitzuetara jotzeko, hitzordua eskatu beharko da. Ordutegi horretan ere deitu ahal izango da hitzordua hartzeko, 943 48 34 70 telefono zenbakian.

Martxan jarraitzen duten zerbitzuak honakoak dira: Laguntza psikologikoa, lege aholkularitza orokorra eta etxeko langileentzat lege aholkularitza.