Donostiako Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores Gazte Zentroa uztail eta abuztuan itxita egongo dira

0

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores Gazte Zentroa uztail eta abuztuan itxita egongo dira.

Halaber, Etxarriene Auzo Etxeak itxita jarraituko du. Zerbitzuen irekiera data zehazteke dago; jakin bezain laster, horren berri emango da. Horiekin erlazioa duen edozein gai, Donostia Gazteriara zuzendu ahalko da.