Euskara ikasteko ikastaroen dirulaguntzak

0

¿Udaran euskara ikasi nahi al duzu? Donostiako Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Uztailaren 1etik aurrera eska daitezke laguntza hauek, eta ikastaroa hasi eta hilabete izango dute gehienez laguntzak eskatzeko.

Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, hauek ere ikastaroa hasi eta hilabete bateko epea izango dute. Azkenik, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzkeo azken eguna irailaren 30ean amaituko da.