Barakaldoko Arrontegi eta Lutxana arteko argiztapena hobetu dute

0

Barakaldok hiriko argiteria elektrikoa hobetzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Arrontegi eta Lutxana auzoetan egingo da jarduketa; inbertsioa, BEZa barne, 155.300 eurokoa. Auzo biak lotzen dituen Olaetxea apezpikuaren kalean ari dira egiten jarduketa. Inguruko instalazio elektrikoa berrituko da, 40 urte baino gehiago ditu eta. Ekimenaren ondorioz, argiak iraunkorragoak eta efizienteagoak izango direnez, urteko kontsumoa eta kutsadura murriztu egingo dira.

Lutxana auzoko Artzain Onaren kaleak  Larrea kale-buruko ingurabidea gurutzatzen duen tartean egingo da jarduketa. Hein handi batean, espaloian egingo da kanalizazioa, 1.100 metrotan zehar. Deskarga-lanparako teknologia duten lehengo argien ordez led teknologiako argi modernoak jartzean dautza lanak, kontsumoa txikiagotzeko.  «Argiteria publikoaren alorrean efizientzia energetikoaren beharkizun guztiak betetzen dira horrela», nabarmendu du Auzoetako eta Hiriko  Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.