Osakidetzak eskerrak eman dizkio Barakaldoko Udalari, Gurutzeta eta Juan Ramon Jiménezeko patioak osasun-langileek autoak aparka zitzaten lagatzeagatik

0

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIk eskerrak eman dizkio Barakaldoko alkateari, Juan Ramon Jimenez eta Gurutzeta ikastetxeetako patioak Covid-19 pandemian aparkaleku gisa erabili ahal izateko lagatzeagatik. Hain zuzen ere, Gurutzetako ospitaleko osasun-langileek doan erabili dituzte espazio horiek, osasun-krisialdian joan-etorriak arintzeko.Pandemiaren hasieratik iragan uztailaren 4ra arte, larunbata, erabili dituzte espazioak. Egun horretan adierazi diote alkateari Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko kideek ez dituztela gehiago erabiliko.

Adierazpenean, esker ona agertu diote Udalari, azken hiru hil horietan emandako laguntza, «nabarmen hobetu baitira langileak ospitalera iristeko baldintzak».