7.200 litro desinfektatzaile baino gehiago erabili ditu Barakaldoko Auzo eta Hiriko Obra eta Zerbitzuen Arloak

0

Gaur egungo beharrizanei erantzuteko Barakaldoko Udalak 7.200 litro desinfektatzaile erabili ditu, oinezkoentzako guneak garbitu eta baldekatzeko. Covid-19k ostalaritza-eredua birplanteatu du, eta azken hilabetean terrazak handitzeko eta baimentzeko 294 eskaera aurkeztu ditu.

Jon Andoni Uriak zuzentzen duen Auzoeta Hiriko Obra eta Zerbitzu Arloak osasun krisiaren garaian hartutako neurrien balantzea egin du Informazio Batzorde batean. Bertan, Barakaldoko kaleetan 7.200 litro desinfektatzaile baino gehiago erabili direla ohartu dira. «Arreta berezia jarri da metro-ahoen inguruetan, Gurutzetako eta San Eloyko ospitaleetan, osasun-zentroetan, prestakuntza-zentroetan eta supermerkatuetan, horiek baitziren konfinamenduan jende gehien biltzen zituen guneak», azpimarratu du Uria zinegotziak.

Gainera, desinfektatzeko 16 litroko motxilez   indartu da garbiketa-lana arrapala eta eskailera mekanikoen eskudelaetan edukiontzietan…Pandemia hasi zenetik, itxita egon dira hiriko 76 haur-parke eta adinekoentzako aisialdi-guneak, baita txakurguneak ere. «Denbora horretan eta duela aste gutxi ireki zen arte, desinfektatze lanak egin dira jolas gune guztietan, parkeen mantentze-lanetan eta gomazko zoruen garbiketan», azpimarratu du Uriak.

Bestalde, TAO zerbitzua bertan behera geratu zen martxoaren 17tik maiatzaren 18ra.