Barakaldoko elikagaien bankura doazen familien kopurua jaitsi egin da

0

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lanean diharduten Nuestra Señora del Carmen Soli y Hay una Esperanza para Ti elkarteei gizarte langileek bideratzen dizkieten familia kopurua %60 murriztu da.

Hiru milioi euroko partida dauka Barakaldok, hiriko familia zaurgarrienei laguntzeko Horrela, konfinamenduak iraun duen bitartean, 589 familia bideratu  dizkie gizarte langileek Nuestra Señora del Carmen Soli elkarteari eta 247, berriz, Hay una Esperanza para Ti -ri.  2020ko uztailaren 1ean, % 60 murriztu da kopurua: 252 bideratu dira (337 gutxiago) eta 83 (164 gutxiago), hurrenez hurren.

«Familia bideratuen murrizketa horren arrazoia da, batez ere, familiek beren lan-jarduerari berrekin diotela, ERTEak jaso dituztela, langabezia jaso dutela, lanari berrekin diotela edo diru-zorro txartel zerbitzura -familiek oinarrizko elikagaiak erosteko krisialdian  bultzatu genuen zerbitzura- bideratu dituztela», azaldu du Antizarrek.

Osasun krisiak iraun duen bitartean, Udalak 90.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin die bi elkarte horiei, «elikagaien banaketan produktu freskoagoak  eman ahal izateko». Halaber, 578 diru-zorro txartel banatu dira janaria eta premia eta higiene handiko produktuak erosteko.

Gainera, gizarte laguntzen 868 espediente tramitatu dira orain arte. «Gizarte laguntzen eskaera azaroaren 4ra arte dago zabalik, eta hitzorduak ematen eta eskariak erantzuten jarraitzen da, batez ere posta elektronikoz eta telefonoz, baina aurrez aurreko hitzorduak  ere hartzen dira, beharrezkoa den guztietan», adierazi du Antizarrek.