Udan bai! kanpaina auzoz auzo ibiliko da Barakaldon

0

Barakaldoko Udalak uda honetarako antolatutako 200 jarduera baino dauzkan Udan Bai! Programa gazte eta kirol jarduerekin hasi da, eta datorren uztailaren 13an, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak antolatutako 70 kultur ekimen baino gehiago gehituko zaizkio. Abuztuaren 20ra arte, astelehenetik ostegunera, hiriko auzoak zeharkatuko dituen programazio zabala izango da, » Barakaldo kulturaz eta aisiaz betetzea nahi dugulako uda honetan», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Asteko egun bakoitzean jarduera ezberdin bat izango da: haurrentzako jarduerak, familian gozatzeko ikuskizunak eta jende guztiarentzako kalejira musikalak. «Programazio hau aurrera eramateko, tokiko kulturaren aldeko apustua egin da gure lurraldeko erakundeak, konpainiak eta enpresak kontratatuz, Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorio ekonomikoek ere kalte handiak eragin baitizkiete», azpimarratu du Canterok.