Oporraldietan etxeetako lapurretak saihesteko aholkuak

0

Angel Madrazo Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arlokok zinegotziak hainbat aholku eman ditu etxebizitzetan lapurretak saihesteko.

Lehenik eta behin, udal arduradunak «ateak eta leihoak ondo ixtea» gomendatu du, «Batez ere, kokatuta dauden altueragatik sarbide erraza dutenak».  Era berean, ‘stand-by’ egoeran kontsumoak dituzten aparatuen ur, gas eta deskonexio elektrikoak moztea.

Horrela arriskuak saihestuko dira tentsio-igoeraren bat gertatzen bada.

Oporren inguruko datuak sare sozialetan emateko orduan ere kontuz ibiltzeko eskatu die Madrazok herritarrei, bai eta telefono-deiak finkotik mugikorrera desbideratzeko edo deien bolumena jaisteko ere, etengabe jo ez dezan.

«Gomendagarria da, gainera, senide edo lagun batengana jotzea, bi edo hiru egunetik behin etxera joan dadin, pertsianak ireki ditzan, korrespondentzia eta   arropa zabaldu-jaso dezan, etxebizitzan jendea badabilelako itxurak egiteko», gaineratu du Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak.

Aholku erraz horiez gain, Angel Madrazok gogorarazi du komeni dela Udaltzaingoari jakinaraztea herritarrek beren bizilagunen etxebizitzetan antzeman dezaketen edozein mugimendu susmagarri. «Beste udalerri batzuetan etxebizitzak okupatu berri direnez, garrantzitsua da Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea, etxebizitzetan mugimendu arraroak hautematen badituzte. Agenteek etxebizitza bat okupatze-saiakeran ‘in fraganti’  harrapatuz gero edonor, etxebizitza bizileku bihurtzea oztopatzen du, eta, ondorioz, titularrei legezko ekintzak errazten dizkie «, azaldu du.