Barakaldo Kontsumo Bonoa martxan da

0

Osasun krisiak eragindako geldialdiaren ondoren, hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreari laguntzeko Udalak Barakaldo Kontsumo Bonoa diseinatu du. Jada erabilgarri dago kanpainarekin bat egin duten 200 establezimenduetan. Erabiltzaileek kupoia eskuratzen dutenean, 10 euro ordainduta 15 euroko produktuak erosi edo zerbitzuak kontsumitu ahal izango dituzte.

«Gertuko kontsumoa bultzatzeko oso tresna indartsua jarriko dugu barakaldarren eta bisitatuko gaituzten pertsona guztien, esku», adierazi du David Sollak, Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak, Barakaldo Kontsumo Bonoa kanpainaren aurkezpen ekitaldian. «Gainera, kontsumitzaileei eta negozioei laguntzeko dago pentsatuta eta, ondorioz, oso erantzun positiboa izango du, zalantza barik».

200 establezimendurekin atxikitzeko kanpaina amaitu ondoren, bakoitzak 110 bonu jasoko ditu. Horrek 550 euroko zuzeneko laguntza dakar.