Udalak Artea Etxean Barakaldo proiektua amaitzear da

0

Alarma egoera amaitu eta erakusketa artistikoak aurrez aurre bisitatzeko aukera ematen duten Kultur Etxeak eta Erakusketa Aretoak ireki ondoren, uztailaren 15ean emango dio amaiera Barakaldoko Udalak Artea Etxean Barakaldo proiektuari.

Barakaldoko Udalaren web orrian zabaltzeko kanal gisa sortu zen Artea Etxean Barakaldo, herritarrei etxeko konfinamendua ahalik eta hobekien jasateko baliabideak emateko asmoz. Proiektu horren helburua zen pertsona anonimo ugarik beren etxeetan aurreko berrogeialdian sortutako proposamen artistikoak ikusaraztea, eta herritarren sormen handia erakustea. Proiektu hori jende orori (haurrei, gazteei eta helduei) zuzenduta dago, eta guztiz doakoa da.

Irakurketarekin, jolasekin edo gimnasiarekin batera, sorkuntza artistikoa izan da herritarrek etxean egon garen bitartean gehien garatu duten jardueretako bat.

Asko dira marrazketari, pinturari, argazkigintzari edo dekorazio-arteei denbora eskaini dietenak.

Horregatik guztiagatik,  artista guztiak animatu nahi ditu azken egunotan Udalak, Kultura arloaren bitartez,  beren lanak bidaltzera; izan ere, datorren uztailaren 15a izango da proiektu berriak egoitza elektronikoaren bidez jasotzeko azken eguna.  Udal agendako orrialdean eskegiko dira lan guztiak, eta han izango dira abuztuaren amaiera arte

«Eskerrak eman nahi dizkiegu euren inplikazioagatik galeria birtual hau egunez egun handituz proiektuan parte hartu duten guztiei», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.