Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela astearte eta ostegun arratsaldetan ere irekiko da

0

Uztailean Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela astearte eta ostegun arratsaldetan ere irekiko dute, bertako jarduerak indartzeko.

Garapen Jasangarriko eta Ingurune Naturala Arloko zinegotziak gaur iragarri duenez, udal esparruak ondoko ordutegi hau izango du hemendik aurrera: astelehenetik ostiralera (goizez), 10:00etatik 13:00etara, eta astearte eta ostegunetan (arratsaldez), 16:00etatik 19:00etara.

Gogoratu behar da Natur Gela ekainaren 1ean ireki zela berriz ere, gizarte-urruntzeari eta Covid19aren kutsatzeak saihesteko beharrezko osasun-neurriei egokitutako jarduera-programa berri batekin. Bisita gidatuak, tailerrak eta irteerak talde txikietan egiten dira, eta aurrez aurreko jarduerak ere izaten dira, neurrira egindakoak, bai eta online ekimenen programa zabala ere.

«Baina adi jarraitu behar dugu.  Birusak gurekin jarraitzen du, beraz, aurrez aurreko ekimenetan parte hartzen dutenei maskararekin joateko eta osasun agintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurriak uneoro errespetatzeko eskatzen zaie», gogorarazi du Alba Delgadok, eta herritarrei ekintzetan parte hartzeko deia egin die.

Natur Gela online ekimenetan murgiltzen ari da bere bloga (naturgelabarakaldo.blogspot.com) eta Facebookeko orria indartuz. Mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak ere bidaltzen zaizkie Lorategiko lagunei.

«Plastikoak eta kartoiak birziklatzeko eta helburu erabilgarri berri bihurtzeko eskulanak oso harrera ona izaten ari dira barakaldarren artean», adierazi du Delgadok.