Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X ikastaroa

0

Etxepare Euskal Institutuak, urtero bezala, euskararen irakaskuntza helburu duen bi eguneko ikastaro bat antolatu du UPV-EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian.  Ikastaroak Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar duen irakurletza sareko euskara eta euskal kultur irakurleei formakuntza ematea du xede; baina interesa duen edonorentzat dago zabalik.