Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Hirigune laguntza-programarako deialdia

0
Fotografía: Viajero Turismo.

Hirigune laguntza-programaren aurrekontua 1.950.000 euro da, Covid-19aren aurrean Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratuak.

Hiriguneren helburua da udalerri bakoitzean jarduketa-proiektu bakarrak eta globalak garatzea eta, era horretan, osasun-krisiak eragindako egoera arintzea eta Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzea, zentralitate-eremuetan eta hurbileko eremuetan, hala nola auzoetan (auzo berriak, zahartuak, degradatuak…).

Hirigune laguntza udalei ere zuzendu ohi zaie, baina bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, sektorean bildu da aurrekontu-ahalegin guztia: merkatarien elkarteak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako elkarte mistoak edota hiri-merkataritzako plataformak, taldeak edo elkarteak.

Eta, hori guztia, lankidetza publiko-pribatuko espirituari uko egin gabe, sinergia hori estutzeko eta normaltasun berrian baterako gobernantza modu eraginkor eta berrituan abiaraztea ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko aukera emango duen lankidetza-esparru baten barruan.

COVID19ak eragindako salbuespenezko egoera hori dela eta, lankidetza publiko-pribatuko esparru-akordioan jaso beharreko diruz laguntzeko moduko jarduketen lehentasunezko helburuak honako hau izan beharko du: pandemia geldiarazteko osasun-neurriek hiri-merkataritzaren sektorean eragiten dituzten ondorioak arintzea, eta merkataritza-jarduera eta, oro har, hirugarren sektorekoa suspertzen eta eusten laguntzea.