Bilboko Ingeniaritza Eskola eraikinak birusen kontra babestearen alde lanean

0

Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren egoitzan, Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Barne Inguruneetako Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute, edozein birus mota hedatzearen eta kutsatzearen aurka eraikinen babesa hobetzen elkarrekin lan egiteko, eraikin hori bisitatzen duten, bertan lan egiten duten edo barruan dauden pertsonen osasuna eta babesa sustatzeko.

Sinadura ekitaldian hauek egon dira: Raquel Idoeta Hernandorena, UPV/EHUko Ingeniaritza Nuklearreko eta Fluidoen Mekanikako Saileko zuzendaria, Rafael Díez Vega, WOSHIE Españaren ordezkari gisa, Víctor de la Peña Aranguren, Eskolako Makina eta Motore Termikoen Saileko irakasle titularra, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren (COIIB) ordezkari gisa, eta Alfonso Hernández Frías, Euskoiker Fundazioaren gerente gisa.

Horrela, UPV/EHU, WOSHIEko batzorde zientifikoko kide bihurtu da, eta ikerketarako eta dibulgaziorako duen gaitasunarekin, Eraikinak Birusen Kutsaduraren aurka Babesteko WOSHIE Ziurtagiriaren eskakizunak eguneratzen eta hobetzen lagundu dezake, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan WOSHIE Ziurtagiria ezagutarazten ere.