‘Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da’ Bizkaidatz sarian parte hartzeko epea ireki da

0

Bizkaiko Foru Aldundiak hamabigarren urtez jarraian ospatuko du Bizkaidatz Literatura Saria, bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi duen ekimena.

Lehiaketa honetara aurkezten direnek jarraitutasuna eman beharko diote bi idazlek proposaturiko bi istorioren hasierei eta aukeratu diren hastapen horietara eta bertako pertsonai eta egoeretara egokitu beharko dira. Bizkaidatzekin, bizkaitarrek beren sorkuntza sustatuko dute eta kontakizunak sortuko dituzte bi istorioen hasieretatik abiatuta.  Aurtengo edizioan, Idoia Barrondo Etxebestek “Ikigai” izeneko euskarazko istorioaren hasiera proposatzen du, eta Juan Infante Escuderok, ‘El misterio del testamento ológrafo’ izeneko istorioaren hasiera, kasu honetan gaztelaniaz.

Parte-hartzaile bakoitza, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahal izango da.

Kontakizunek, gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu ahalko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, Laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Era berean, eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahalko dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio).