Getxoko Ertzain-etxea Erandioko Polizia Zentrora eraman da

0

Getxoko Ertzain-etxera atxikitako pertsonala 2020ko uztailaren 15ean joango da Erandioko Larrauri Mendotxe Bideko 18. zenbakian dagoen Erandioko Polizia Zentrora, eta egoitza bertan kokatuko dute egungo Ertzain-etxearen eraikineko birmoldaketa-lanak egiten diren bitartean.

Eraikineko birmoldatze-lanak egiten diren bitartean, Ertzaintzak Herritarren Arretarako Bulego bat izango du Aiboa kaleko 13. zenbakian, Ertzain-etxearen egungo kokapenean, egunean 24 orduan herritarrei arreta emateko eta salaketak jasotzeko. Bestalde, Herritarren Arretarako Plentziako Bulegoan ohiko zerbitzua ematen jarraituko dute.
Ertzain-etxeak 8 udalerri hartzen ditu: Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz.
Ertzain-etxearekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia lehengo bera izango da, 944 06 34 20, alegia, eta larrialdietarakoa 112.