Herritarren laguntzarekin berreskuratu du Barakaldoko Tokiko Poliziak Beurkon okupatua zegoen lokala

0

Duela egun batzuk, José Zorrilla kaleko 20 zenbakiko atariko merkataritza-lokal huts bat okupatua zuten bi lagunen gizalegearen aurkako jokaera salatu zuten zenbait auzotarrek Beurkoko auzoan.

Uztailaren 7an goizean bildu zen Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazo arazoak ukitutako auzotarrekin, elkarbizitza arazoari konponbidea aurkitzeko. Aurretik, lokalaren enpresa-jabearen legezko arduradunarekin jarri zen harremanetan Tokiko Poliza, okupak bide judizialetik kaleratzeko.

Arratsean, hainbat istilu gertatu ziren okupen artean, auzotarren  elkarbizitza nahasi zutenak. Tokiko Polizia bertaratu, eta han geratu zen hurrengo goizera arte, eta orduan okupek trasteak hartu eta alde egin zuten, polizia handik mugitzen ez zela konturatuta.

Lonja utzi eta gero, kate bat jarri zuen Tokiko Poliziak giltzarrapo eta guzti, berriz ere ez dadin lokala okupatu, lonjako jabeak lokala behar bezala ixteko neurriak har ditzan arte.

Lonjaren enpresa-jabea une oro egon da geratutako guztiaren jakitun, eta esan du, berehala itxiko duela lokala behar diren segurtasun neurri guztiekin, berriz ere horrelakorik gerta ez dadin.

«Onik bideratu da, beraz, geratutakoa, berriro ere erakutsiz zein garrantzitsua den herritarren laguntza arazoei modurik eraginkorrenean konponbidea aurkitzeko.  Eskerrak eman nahi dizkiet Beurkoko auzokideei okupen gizalegearen aurkako jokabidearen aurrean erakutsi duten jarrera eta pazientziagatik», esanez amaitu du Madrazok.