‘Bikaintasun Euskal Ikasketetan’ ikastaroa burutu da

0

Uztailaren 8 eta 9an burutu zen ‘Bikaintasun Euskal Ikasketetan’ udako ikastaroaren 10. edizioa, Donostiako Miramar jauregian. Etxepare Euskal Institutuak UPV/EHU-ren Udako Ikastaroekin batera antolatutako ekintza honek atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleak trebatzea du helburu.