Basque Music at BIME 2020: Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

0

BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten euskal talde eta bakarlarientzat deialdia egin du Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute urriaren 29an Stage Live aretoan, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.

Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea uztailaren 20tik abuztuaren 24ra (barne) irekita egongo da.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).