Eusko Jaurlaritzak 160.000 euro bideratuko ditu euskal kultura-ondarea ikertzeko

0

Euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egitera 160.000 euroko partida bideratuko Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2020. eta 2021. urteetan.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mendeko Euskal Kultura Ondarearen Zentroa arduratzen da laguntza hauek sustatzeaz, euskal kultura-ondarearen inguruko ikerketan interesa duten ikertzaileei baliabideak eskainiz kultura-ondarearen ikerketa-lanak egin ditzaten.

Kultura-ondarea ikertzeko aurreko diru-laguntza deialdiaren bidez, 12 ikerketa-proiekturi eman zitzaien laguntza ekonomikoren bat. Ekimen gehienek 12.500 eta 13.500 euro arteko laguntza jaso zuten. Gerra Karlistetako gudu-zelaiak, Gasteizko San Bizente gazteluko arkeologia, Frantziako artxiboetako ikus-entzunezko euskal ondarea edo Euskadiko lehen ‘intra ecclesiam’ hilerriak izan ziren ikertutako eremuetako batzuk.