Cristina Enea bidea konpontzeko lanak hasi dira

0

Astelehenean hasi ziren Cristina Enea parkeko igoera-bidea egonkortzeko lanak. Izan ere, bidearen alboko lurren zati bat jausi egin da.

Miguel Angel Diaz Hiri Mantenimendu zinegotziak adierazi duenez, «Bidean arrakala bat dago, oinarrian lurra galdu delako. Pitzadurak gora egin baino lehen, konpondu egingo da».

Horretarako, urmaelera eta Ingurumen Baliabideen Zentrora igotzeko bidea moztu beharko da. Itxitura hori ez da erabatekoa izango, lanorduetan baizik, eta gainerako egunetan igarotzea bermatuko da.

Lanek 3 aste inguru iraungo dute.