Donostiako 2020 Gabonetako Azokan parte hartzeko aukera

0
Mercado de Navidad. Encendido Luces. Gabonetako azoka. 01/12/2018. Donostia San Sebastián. Foto © Sara Santos

Donostiako Udala Gabonetako Azoka antolatzen ari da. Berau, Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez jarriko du martxan.

Aurtengo edizioak bi helburu argi ditu: Donostiako denden eta ostalaritzaren ekonomia suspertzen laguntzea eta hiritarrei ilusioa berreskuratzen laguntzea bizitako azken urte gogorraren ondoren.

Horregatik, Donostia Sustapenak nahi duten tokiko negozioei, edo eskaintza berezia duten kanpotarrei, Urumea pasealekuan eta enparantzan, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean, jarriko diren Gabonetako 38 etxolak edo 4 food-truckak erabiltzeko aukera ireki die.

Egungo testuinguruan, Donostia Sustapena esfortzu handia egiten ari da Gabonetako Azokan pandemiak gogor zigortu dituen sektore batzuei negozio aukera hori emateko. Horrez gain, hiria sustatzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko ekonomia aktibatzeko gai den jardueren agenda erakargarria eratzeko proiektu berritzaileak garatzen dihardu.