Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola itxita egongo da abuztuaren 23ra arte

0

2019-2020 ikasturtea amaitutzat eman ondoren, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ikasleen udako oporrei bide eman die.

Dena dela, eskolak, 2020-21 ikasturterako sortutako eskola-egutegia argitaratu du. Irailaren 10ean, osteguna, hasiko da, eta ekainaren 21ean amaituko da. Guztira, 2020-21 egutegiak, 175 eskola-egun ezartzen ditu.

Gabonetako oporrak 2020ko abenduaren 19tik 2021eko urtarrilaren 6ra arte ezartzen dira; beraz, eskoletara urtarrilaren 7an itzuliko dira, eta Aste Santukoak, 2021eko martxoaren 27tik apirilaren 11ra.

COVID-19aren ondorioz gerta daitezkeen egoeretara egokitzeko, Eskolak antolaketa-aldaketak egin ditu, Segurtasuna eta Osasuna jarraibideei jarraituz, 2020-21 ikasturteko eskolak segurtasun- eta kalitate-berme handienekin eman ahal izateko. Aldaketen artean daude, besteak beste, talde bakoitzean gehienezko ikasle kopurua murriztea, ikasgelak berrantolatzea eta horietan teknologia berriak ezartzea.