Gazteen lonjak erabiltzea eragozten duen araudi berria Barakaldon

0

Barakaldoko Udalak Eusko Jaurlaritzak gazte lonjei buruz egin duen dekretuaren berri emateko informazio ekimen bat jarri du abian.  Araudi berriaren arabera, «debekatuta dago gazte lonjetan ez ezik antzeko ezaugarriak dauzkaten lokaletan ere jarduera oro egitea».

Urte osoan egiten du Gazteria Arloak udalerriko gazteek alokatutako lonjen jarraipena. Gaur egun, ehun bat gazte lonja daude, eta guztiei ematen ari zaie  Eusko Jaurlaritzak Covid-19a dela eta ezarritako prebentziozko neurriei buruz argitaratutako dekretuaren berri.

«Udalak informazioa zabaltzen lagundu behar duela uste dugu, bai eta haiei, egun bizi dugun ezohiko egoera honetan, ahal duten guztia egin dezatela eskatu ere. Guztion osasuna dago jokoan; garrantzitsua da, beraz, zorrotz betetzea osasun-agintariek birusa heda ez dadin ezarritakoa.  Guztion erantzukizuna da hori lortzea, eta idazkian ere azpimarratu nahi izan dugu», esan du Jonathan Martínek.

Tokiko Polizia eta Ertzaintza arduratuko dira hartutako neurria betearazteaz, Udalak eskatu baitie gazte lonjak hurbil-hurbiletik begiratzeko,  batzarrak eragotz daitezen.