Webgune berria estreinatu du Donostia Kirolak

0

Udalaren kirol zerbitzuen erabiltzaileen eskaerei erantzuteko, Donostia Kirolak web orria berritu du.

Helburu nagusietako bat gailu mugikorretara bereziki egokitutako web bat diseinatzea izan da. Izan ere, web orriko edukietarako sarbideen %60 baino gehiago telefono mugikorren, tableten eta antzeko gailuen bidez egiten dira.

Diseinu modernoagoa eta eskuragarriagoa izateaz gain, edukiak berregituratu dira, gehien bisitatzen diren atalei garrantzi handiagoa emateko. Zehazki, online izapide eta zerbitzuek lehentasuna dute orain webgune berri honetan.

Gainera, Donostia Kirolak ematen dituen zerbitzuekin lotutako ia izapide guztiak web-orriaren bidez egin daitezke (2019an izapide guztien %60 on line egin ziren: izen-emateak, abonuak, erreserbak, diru-laguntzak…).