‘Elikagaien eta medikamentuen arteko interakzioen gida praktikoa’ argitaratu da

0

Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak “Elikagaien eta medikamentuen arteko interakzioen gida praktikoa” argitaratu du. Egileak izan dira Saioa Gómez Zorita, Noemí Arias Rueda, Alfredo Fernández Quintela eta María del Puy Portillo Baquedano, Leticia Gómez de Segura eta José Contreras Gilbert.

Gida praktiko honen helburua da elikagaien eta gehien kontsumitzen diren medikamentuen arteko interakzioak deskribatzea. Interakzio horien zergatiak azaldu eta osasungintzako profesionalentzat zein herritarrentzat oro ohar baliagarriak diren jarraibide praktikoak eskaintzea da asmoa, balizko ondorioak saihestu edo arintzeko asmoz.