Hondarribiko Udalak osasun eta segurtasun arauak betetzeko kanpaina abian jarri du

0

Hondarribiko Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian herritarrei eta bisitariei COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea beharrezkoa dela gogorazteko. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako ‘ITXEKI Hondarribia’ kanpainaren barnean dago.

Juan Mari Altuna Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak nabarmendu duenez, «Udalak burua hartu behar du herritarrak eta bisitatzen gaituzten guztiak gogorarazteko beharraren aurrean, osasun eta segurtasun-arauak betetzearen nahitaezkotasunaz eta garrantziaz. Horrela, kanpaina bat jarri dugu martxan, guztion artean hainbeste eragiten digun egoera hau gainditu behar dugula gogorarazteko”.