Udako itsas jardueren aukera zabala Hondarribian

0

Hondarribian itsas-aisiarekin loturiko jarduera ugari eskaintzen dira udako denboraldiari begira.

Jarduera guzti hauen aurkezpena Kirol Kaian egin berri da, eta han izan dira Maria Serrano Ekonomia Sustapena, Merkataritza eta Turismo zinegotzia, baita arloan lan egiten duten zenbait enpresetako ordezkari ere.

“Aski ongi badakigu zeinen uda berezia izaten ari den aurtengoa” esan du Maria Serrano zinegotziak. “Segurtasun eta osasun neurriak bermatuz, aukera zabala eskaintzen da gure herrian, surf, kayak, bela, paddle-surfa, katamaranean irteerak, urpekaritza, kirol arrantza… besteak beste”.

“Hondarribiarrentzat eta gurera etortzen direnentzat zuzendutako ekitaldiak direla esan nahi nuke, eguraldi onarekin ongi pasatzeko pentsatutako ekitaldiak dira eta. Berriz ere argi utzi nahi dut beti osasun eta prebentzio neurri guztiak hartuko direla eta Hondarribia Eremu Segurua dela. Erabiltzaileek nahitaez musukoa erabili beharko dute” gehitu du Serranok.