Afrikako hiru ikertzaile senior berri etorriko dira Bizkaira

0

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mujeres por África fundazioak berritu duten hitzarmenari esker eta «Ellas investigan» izeneko programaren bidez Afrikako hiru ikertzaile senior berri urte erdi egongo dira Bizkaian, beka banarekin.

Orain arte Afrikako bederatzi emakumek jaso dute Bizkaian, zehatzago, Kronikgune, DeustoTech eta aipatu BioCruces Bizkaia zentroetan, ikertzeko beka hori (bata Kamerungoa, beste bat Aljeriakoa, beste bat Nigeriakoa, beste bat Sudangoa, hiru Egiptokoak eta bi Ugandakoak).

Laugarren aldiz berritzen da hitzarmena (60.000 €), aipatutako Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak, aurreko legealditik, Afrikarako begirada berria bultzatzen ari delako.