Zarauzko baratza solidarioetan lapurretak egon dira

0

Dirudienez, azken hilabeteetan Zarauzko baratza solidarioetan lapurretak eta kalteak egin dira.

Iñaki Oñatibia boluntarioak gertatutako lapurketa guztiak zenbatu ditu: «Badirudi egiten ari garen lan hau, norbaiti ez zaiola asko gustatzen. Otsailean, tubo naranja bat desagertu zen. Koronabirusaren denboraldian, uzta lantzeko baimen berezi bat eman ziguten, lortutakoa Caritasen banatzeko delako. Hala ere, apirilaren 6ean salaketa bat jaso genuen lanean geundelako. Maiatzak 10ean, negutegiko plastikoa zazpi tokitan moztu egin ziguten eta balde eta bota batzuk lapurtu zizkiguten, hortaz, salaketa jarri genuen. Ekainaren 30ean beste tubo naranja bat (6 metrokoa) lapurtu ziguten. Ordurarte baratzera sartzeko ateak irekiak uzten genituen baina itxi egin ditugu orain kandaduarekin. Uztailak 18an termometro digital bat lapurtu ziguten. Bart gauean ere bi balde lapurtu dizkigute. Gertatzen ari zaiguna ez da normala. Salaketak jarri dira eta susmagarriren bat badago, gertuko norbait izan behar da, konfinamenduan ere etorri zirelako.»