Zarauzko Udalak izozkien hondakinak gutxitzeko kanpaina ipini du martxan

0

Zarauzko Udalak panel txiki batzuk jarri ditu herriko izozki dendetan izozkia erosterakoan, koilaratxoen eta kartoizko tutuen erabilera ahal den neurrian murrizteko. Izan ere, helburua da benetan beharrezkoa ditugunean bakarrik erabiltzea, eta, ondoren, hondakin bakoitzari dagokion edukiontzira botatzea.

Ekimen hau Zarauzko ikasleek proposatutakoa da Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan. Pasa den ikasturtean, Zarauzko ikastetxeek aztertu zuten “Kutsadura eta Kosta” gaia, eta, beste ondorioen artean, sentsibilizazio kanpaina hori martxan jartzeko eskatu zuten.