Hamar emanaldi gehiago eskainiko ditu Gure Zirkuak Orion

0
Argazkia: Onintza Lete. Urola Kostako Hitza.

Iker Galartzaren Gure Zirkuak Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan du ezarrita bere karpa aurtengo udan, ikusle aldetik arrakasta handiarekin gainera. Hala, abuztuaren 19tik 30a bitartean hamar emanaldi gehiago iragarri ditu.

Astero bost saio gehiago eskainiko dituzte, guztiak 19:00etatik aurrera, asteazkenetik igandera; hau da, hilaren 19tik 23ra eta hilaren 26tik 30era. Sarrerak gurezirkua.eus atarian edota txarteldegian bertan eros daitezke.