Ines Bengoaren kontaketarekin gozatu dute Orioko haurrek

0

Ipuin-kontaketa saioa izan zen atzo arratsaldean Kultur Etxearen asteartean Balea plazan, udalaren udako kultur programazioaren barruan. Ines Bengoa aritu zen kontu-kontari eta bertaratutakoek asko gozatu zuten bere istorioekin. Guztira, hogei lagun inguru elkartu ziren.