Orioko arraun porran parte hartzeko azken astea

0

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte Eusko Label, Euskotren eta KAE1 ligak Orio Arraunketa Elkarteko traineruek? Horixe erantzun behar da aurtengo porran. Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 9a izango da, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian+oriotarren elastiko berria.

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.