EuskalKultura.eus: Buletina irailaren 1ean itzuliko da

0

Urtero sasoi honetan bezala, abuztuan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, beraz, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berritzen joango gara denbora honetan agenda, eta gaiak argitaratzen joango gara sare sozialetan, baina buletina atera gabe. Buletina Irailaren 1ean berreskuratuko dugu.

Aurrekaririk ez duen urte bitxi honetan, zorterik onena desiratzen dizugu, irakurle. Ea irailean itzultzen garenean berri onik emateko aukera daukagun, orokorrean, baina bereziki euskal diasporaren alorrean eta gure proiektu honi dagokionez ere. Gero arte!