Joko-areto bateko langilea labana batekin mehatxatzeagatik atxilotua Bilbon

0

Gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, gauean, Bilboko joko-areto bateko langileari labana batekin hiltzeko mehatxua egitea leporatuta. Langileak lokaletik irteteko eskatu zion pertsona horri, bezeroak gogaitzen ari baitzen.

Atzo, asteartea, gaueko hamaikak aldera, Ertzaintzari laguntza eskatu zioten, pertsona bat Bilboko Indautxu auzoko joko-areto bateko langilea labana batekin mehatxatzen ari zela-eta. Dirudienez, atxilotu duten gizonari establezimendutik irteteko eskatu zion langileak, bezeroak gogaitzen bai baitzen. Patruilak adierazitako lekura iritsi zirenean, gizona, labana eskuan zuela, lokaletik irteten harrapatu zuten. Agenteek gelditzeko agindua eman zioten, eta, labana lurrera bota zuenean, identifikatu egin zuten. Lekukoen bertsioa entzun ondoren, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, 33 urteko gizona, arma zuri batekin hiltzeko mehatxua egitea leporatuta.

Arrastatu duten gizona polizia-egoitzara eraman zuten, eta epailearen aurrera noiz eramango zain dago.