Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak abian Astigarragan

0

Astigarragako Udalak, haurren zaintzarako kotratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu, izan ere, Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz, «zaildu egin da haurren zaintza».
Udalaren dirulaguntza hau­ek, 2020ko ekainaren 1etik, aben­du­aren 31ra arte, «0 eta 4 urte bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzakete».
Familia bakoitzak kontratazio gastuaren %50a jasoko du, «gehienez ere 500 euroko laguntza arte hileko». Hala ere, salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak, aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko.
Hala nola, guraso bakarreko familiek, %10 gehiago, genero indarkeria biktima direnek %10 gehiago, familia unitateko kideren batek %33tik gorako urritasunen bat badu, %10 gehiago, eta DSBE jasotzen duten titularrak edo onuradunak, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak, %10 gehiago.