Hernanin mendi martxa eta bazkaria, larunbatean

0

Hernaniko Gazte Asanblada eta Gazte Koordinadora Sozialistaren artean antolatu duten abuztuko egitarauaren baitan, mendi martxa eta bazkaria izango dira larunbatean honetan. Hiru orduko ibilaldia izango da, eta hainbat paraje ikusteko aukera izango dute. Gaztetxe gaineko eskaileretan hasiko da irteera, goizeko 09:00etan. Bertatik Ugaldetxora iritsiko dira eta gero, Urruzunoko basoan murgilduko dira, Pagoagako bailarara heldu arte.

Abuztuko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta larunbatekoa da egingo duten laugarren jarduera. Abuztuaren 28an izango da azken ekintza. Hitzaldi bat egingo dute, langile kontrolpeko espazioak eta jantoki soziala protagonistak izango dituena.