Komun publikoa eta mahai gehiago, Azpeitiko Izarraizko atea parkean

0

Azpeitiko Izarraizko Atea Parkea ireki zenetik, harrera ona izan du herritar eta bisitarien artean. Erabilera handiko gunea bilakatu da, batez ere eguraldi ona egiten duen egunetan eta  pixkanaka-pixkanaka hobekuntzak egiten ari da Udala. Herritarren eskariei erantzunez, behin behineko komuna jarri zen iaz. Orain, behin betiko komun publikoa jarri da bertan. Ezinduentzako komun osatu bat eta bost pixaleku jarri dira bertan.

Komuna jartzearekin bat, osasun larrialdi egoerak bultzatuta herritarrak parke eta naturguneeara joera hartu dutela ikusirik, parkean mahai eta aulki gehiago jarri dira bertan egon nahi dutenentzat. Lehen zeudenaz gain, beste 7 mahai jarri dira parkean. Guztira, 15.000€ inguruko inbertsioa egin du.

Denona dena, zaindu beharra

Izarraizko Atea Parkea herritar ugariren aisialdirako leku bilakatu da. Orohar, herritarrek arduraz jokatu ohi dute eta ingurua baina, azken aldian, hainbat apurketa egin dituzte parkean; ur-txorroetan zein komunean bertan. Udalak espazio eta azpiegitura publikoak zaintzea herritar orori dagokiola gogorarazi nahi du, eta arduraz jokatzeko deia egiten du.