Kultur Leioak aurreko denboraldian gozatu gabeko sarrerak itzultzen jarraitzen du

0

Kultur Leioa Auditoriumeko txarteldegia irekita jarraitzen du erosi diren eta, koronabirusaren ondorioz, gozatu ezin izan diren sarrerak itzultzeko.

Itzulketa horiek honela egiten dira:
1.- Internet bidez erositakoak zuzenean itzultzen dira ordainketa-pasabidearen bitartez.
2.- Txarteldegian erosi eta eskudirutan ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta eskudirutan itzultzen dira.
3.- Txarteldegian erosi eta datafonoa erabiliz kreditu-txartelaren bidez ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta itzultzen dira, datofonoaren sistema bera erabiliz.

Txarteldegia horretarako irekita jarraitzen du, modu iraunkorrean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Segurtasun-neurri gisa behar den urruntzea zailtzen duten pilaketak saihesteko, jakinarazten dizuegu programazio berria hasi arte itzuliko direla sarrerak, irailean.

Leioako Udaleko Kultura saila lanean dago irailean Kultur Leioaren programazioarekin bueltatzeko, betiere osasun-protokoloak markatzen dituzten egoera berrietara egokituta.

Oharra: Txarteldegian, errespetatu urruntzeko eta seinaleztatzeko arauak, aglomerazioak saihestuz eta distantzia errespetatuz. Beharrezkoa da maskara erabiltzea, bai eta txarteldegiko langileak arreta eskaini aurretik eta ondoren gel desinfektatzailea erabiltzea ere.