Urkullu Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari gisa laguntzen duen aholku-batzordearekin bildu da

0

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur arraltsadean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen.

Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Ekonomiaren Garapenerako Sailburu Arantxa Tapia, Osasun Sailburu Nekane Murga, Hezkuntza Sailburu Cristina Uriarte eta Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia;  Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Osasun Publikoko Zuzendari Juan Jose Aurrekoetxea. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran Eudeleko Presidentea ere dena, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.