Bizkaiko Aldundia, etorkizun handiko kirolarien alde

0

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak detektatu eta horiei laguntza emateko 2020/2021 denboraldiko programan parte hartzeko izena emateko epealdia irekiko du 2020ko irailaren 9tik 22ra arte. Foru erakundeak etorkizuneko kirolari gisa aitortzeko eskaerarekin batera 2019ko irailaren 1etik eskaerak aurkezteko epealdia amaitu arte lortutako kirol-merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da.

Ebaluazio-batzorde bat arduratuko da programan (1. maila eta 2. maila) parte hartuko duten kirolariak hautatzeaz.

Aldundiak etorkizun handiko kirolariaren aitorpena emanez gero, aitorpenak 2021eko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Programan izateak hainbat onura dauzka: medikuntza-zerbitzuak (esfortzu-probak, bihotz-ekografiak, analisiak), errendimendua hobetzeko kirol zerbitzu teknikoa, etengabeko prestakuntza hileko tailer praktikoen bitartez, eta test genetikoak. Gainera, programak Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko ziurtagiria lortzeko aukera ematen du.